Beasain

Beasainen lehen sorrera edo jatorria ezezaguna da, baina antzinatik populatutako lurra dela pentsatzen da, horrela adierazten baitute lekuko diren ondorengo tumuluek: 1927an aurkitutako Basagaiñek, 1978an aurkitutako Trikuaizti I eta Trikuaizti II-k eta 1989ean aurkitutako Ilaunek; era berean lau trikuharri hauek ere: 1981an aurkitutako Larrartek, 1989an aurkitutako Iparraldeko Maramendik eta Hegoaldeko Maramendik eta 1983an aurkitutako Trikumuttegik. Gauza bera erakusten dute galtzada garrantzitsu desberdinen gurutzaketek eta Santiagorako “barnealdeko bideak” ere. XIII. mendean finkatutako zenbait leinu jada bazeudela agerian dago: Igartzakoa eta Arriarangoa adibidez. Igartzako jaunek dorretxea izan zuten, errota eta burdinola indartsuekin batera eta beren boterea amaitu ondoren burdinolak emandako errentekin iraun ahal izan zuten. Arriaranen tenplarioak egon ziren finkatuta eta Salbatoreko ospitalea eraiki zuten (ikus Arriaran). Banderizoei aurre egiteko Beasainek beste herri batzuekin bildu beharra izan zuen kasu bakoitzaren arabera batasuna edo anaidia sortuz.

XIII. mendean parrokia edo kolazio titulua bazuen. Herri txikia zen, batez ere mendialdean kokatua (Murumendi, Erauskin, e.a.). Populazioa handitzen joan zen gutxinaka XIX. menderarte eta haraneko lurraldeak betetzen, gaur kokatzen den hirigunerik garrantzitsuena osatuz.

Eskualdeko beste herriekin elkartu zen zenbait alditan. Horrela 1399ko apirilaren 8an orduan Villafranca zenari elkartu zitzaizkion Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia eta ondoren Lazkao. 1615ean, ordea, “Berezko Hiri” titulua lortu zuen.

Beasaingo industriaren lehen agerpenak Igartzako burdinolan kokatu behar ditugu, XV. mendetik aurrera burdina landu zen gunean. XIX. mendearen erdialdean, Gipuzkoar burdinolen krisialdian, Iurre eta Igartzako burdinolek ahaleginak batu zituzten, burdina lantzeko teknika berriak sartzeko asmoz. Horrela “Fábrica de Hierros San Martin de Urbieta” (probintziako lehen labe garaiak) sortu zen, 1892an “Maquinista Guipuzcoana” bilakaturik, trenbideetarako makineria eginez. Berarekin sortu zen trenbideko industria, gaurdaino handitu eta zabaltzen jardun duena. Aldi berean, beste enpresa batzuk ere garatzen joan dira: Elektromekanikako industria, Galdategiak, Industria Kimikoak…

Beasaingo Igartza deitutako lekuaren kokapen bereziak, antzinako komunikazio-bideen gurutzaguneak, gure herriko merkataritza eta komunikazio-bilgunearen izaera baldintzatu du (orduz geroztik salgai, erromes eta gisakoen derrigorrezko pasalekua izan baita).

Gaur egun, hirigune garrantzitsuaz, baserri sakabanatuez eta bost auzo handiz osatuta dago.

  • Arriaran. 1927. urterarte Itsasorekin Udala osatu zuen, alkate-kargua txandatuz, baina data horretan Beasaini lotu zitzaion behin-betiko. Parrokia, eskola-bilketarekin gaur erabiltzen ez den eskola eta hilerria ditu.
  • Astigarreta. 1929. urtean lotu zitzaion Beasaini. Parrokia, hilerria, eskola eta ostatua ditu, nahiz eta azken bi hauek gaur egun ez erabili. Gainera San Gregorio Magnori eskainitako ermita bat ere badu.
  • Garin. Betidanik Beasaingoa izan da. Parrokia, hilerria eta eskola ditu, nahiz eta azken hau gaur egun ez erabili.
  • Gudugarreta. 1882. urterarte “Berezko Hiri” titulua izan zuen: orduan eusmen-gastuei aurre egiteko gai ez zenez, Beasaina biltzea eskatu eta lortu zuen. Ez du parrokiarik ezta hilerririk ere. Kontzeju-etxea eta ostatua erauziak izan arte iraun zuten.
  • Aratz-Matxinbenta. Auzo honetako baserriak administratiboki eta juridikoki bost Udalerritakoak dira. 1978ko urrian zentsatutako 56 etxeetatik baserri 1 Beizamakoa da, 20 Azpeitikoak, 7 Ezkiokoak, 3 Itsasokoak, eta gehienak, 25, Beasaingoak. Horrexegatik Parrokia eta hilerria nahiz eskola Beasaingo Udal-barrutian kokatuta daude.

OHARRA: Beasaini buruzko historia herriko gunean aurkitu dut: http://beasain.net/eusk/beasain/historia.asp
Iradokizunik bazenute, eskertuko nizueke. Hemen duzue nire helbidea: koroiras@gmail.com

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s