Itsasondo

1399az geroztik Ordizia hiribilduari loturik egon ondoren, 1615. urte aldera, Itsasondok hiribildu titulua erosi zion Erret Ogasunari. Batura hau da herri honetaz dugun lehenengo agiri-berria. Honen bitartez herrixkako biztanleek jauntxo feudalek egin zitzaketen gehiegikerien aurrean babesa eskuratzeaz batera, berezko administrazio ekonomikoari, lurren gainekoari eta abar eusten zioten. ltsasondo, gainera, Bozue Handi Elkartekoa zen, Enirio-Aralarko mendietako baso eta ganadutzazko baliabideen ustiapenera emaniko erakundea.

Arama, Gaintza, Legorreta, Altzaga eta Zaldibiarekin batera, 1615ean Oria ibaiko Batura osatu zuen Biltzar Nagusi eta Partikularretan ordezkatuko zituen ordezkariak eragindako gastuei aurre egiteko.

1845ean urratu zen batura hau.

1966ko otsailaren 5ean, Altzagak, barruti txikia eta diru urritasuna zela eta, Itsasondoko udalerriari batzea eskatu zuen, 1967ko abuztuaren 19an onetsi eta egiaztatu zena. 1991ko urtarriletik, berriz bi udalerri bereizi dira.

Bada udalerri honen behe ertaroko historian gailentzen den beste datu bat, zera, udalerrian handizki leinuen multzo txiki bat bazela, batzu-batzu ganboatarren etxearekin lotzen zirelarik, Ibarratarrak esate baterako. Baita Rekalde, Etxeberria eta Isasagatarrak ere. Azken hauei zor zaie herriak duen izena

Etxe askotako teilatuak harbelezkoak dira eta meabide eta zuloak ere badira oraindik hirigunearen inguruetan. Harbeltegiak 1970ean itxi ziren, herriko giza eta ekonomiazko egitura goitik behera astinduaz. Bariantea zabaltzeak eta kokaguneak dituen baldintza estrategiko ezin hobeak bestelako faktoreekin batera, hiri garapen handia eragin dute, errepidearen ondoko atala birrantolatzea bideratu dutenak.

Jasokundearen Parrokiak ertaroan du jatorria, gaur egun duen itxura, XVI. mendean hasitako zabalkuntza lanen ondorio delarik. Nabe bakarra du gurutzeriazko gangez estalia. Atalik zaharrena badirudi koru azpian dagoena dela. Portada ikaragarri apala du.

Herriaren behe aldea, arestian aipatu bezala, N-l errepidea bertatik igarotzeak ikaragarri baldintzapetu du. Bide moderno honek Gaztelatik Frantzia eta Europarako ertaroko bidea berreskuratu du, eta honenbestez, ez da harritzekoa inguruan lehengo errepide-sareari loturiko testigantzak gorde izana. Hiru zulotako zubia esate baterako 1602an eraikia, edota Letrango San Juan baseliza, 1860an birreraikia izan zena, trenbidea egiteko lanak zirela eta, bertan behera bota behar izan baitzuten antzinako eraikuntza. Lurraldean osperik handienetakoa zuen ospitaleetariko bat zen, gaiso, ibiltari, erromes e.a. zaintzera emana.

OHARRA: Itsasondori buruzko historia herriko gunean aurkitu dut: http://itsasondo.net/eu/node/76
Iradokizunik bazenute, eskertuko nizueke. Hemen duzue nire helbidea: koroiras@gmail.com

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s